Eusten gaituen lurra ondasun kolektibo bilakatzeko helburuarekin abiatu dugu Amillubi Taupaka proiektua. Herritarrek elikagaiak eta nekazariek lurrak izan ditzaten, elkarrengana batu garen mugimendu agroekologikoa gara eta lurra babestea dugu helburu. Amillubi baserria eta bere lurrak erostera goaz.
Gipuzkoan, Zestoako Iraeta auzoan dagoen Amillubi baserrian eta bere lurretan erein nahi dugu hazia. Amillubiko lurrak meandro batean egoteak berezi egiten ditu, eta ondare hau kalitatezko elikagaiak sortzeko babesteko aukera daukagu eskuartean. INFO+
Amillubi baserria eta bere lurrak zure, nire, eta gure ondorengoen elikagaiak bermatzeko erosiko ditugu, gelditzen diren lur emankorrak babestu behar ditugulako. INFO+
Proiektuari babesa ematea. Amillubi babestea, eusten gaituen lurra babestea da. Amillubin taupaka hasi da lurra, lagunduko diguzu taupada horiek indartzen? INFO+
Amillubi eta bere ibilbide estrategikoak lankidetza zehatzak eta herri-hitzarmen zabala behar ditu. Eragile gisa Amillubi babesteko edo laguntzaile izateko zer egin jakin nahi badezu jarri harremanetan gurekin. Batu Amillubi Sarera! INFO+
Eskualde ezberdinetan tokiko Amillubitarrekin osatutako bideoak prestatu ditugu. Ondorengo lotura…
Datorren maiatzaren 11rako egun osorako egitaraua prestatu dugu Amillubin, beraz,…
Datozen asteetan Amillubi proiektuaren aurkezpenekin jarraituko dugu herriz-herri.
Zorionak irabazleei! Gozatu Enekoach-ekin Amillubin egingo den lurrarekin konexio saioaz…
943 76 14 47
info@amillubi.eus
Iraeta Auzoa – Zestoa (Gipuzkoa)
Jarrai gaitzazu: